2022 API. 02 Presoen egoeraz «kontu eske» Biarritzeko zerga-etxean Maite UBIRIA BEAUMONT BIARRITZ Bakegileek eta Bake Bidea elkarteko kideek Estatuak Biarritzen duen zerga-etxea okupatu zuten atzo. Ion Kepa Parot, Unai Parot eta Jakes Esnal atzeman zituztenetik 32. urtemuga betetzen denean, desobedientzia ekintza horri jarraipena emanen diote, gaur, Hazparnen eta Urruñan deituriko ekimenen bitartez. Dozenaka lagunek parte hartu zuten protestan, iragan otsailaren 18an Baionako suprefeturaren aitzinean eginiko protestak zabalduriko «ekimen azkar eta engaiatuen» aroko desobedientzia-ekintza berrian. Anaiz Funosas Bake Bidea elkarteko lehendakaria eta Bakegileen bozeramaile Jean-Daniel Elixiri mintzatu ziren hedabideen aurrean, boluntarioek oztopatzen zuten egoitzaren sarreran. Estatuaren zerbitzu bat blokeatuz «agerian utzi nahi dugu bakebidearen aurka jokatzen delarik arazoak sortzen direla», azaldu zuten. Era berean, Emmanuel Macronen gobernuaren «utzikeria» eta terrorismoaren aurkako Fiskaltzaren «mendeku jarrera» jomugan jarri zituzten. Ion Kepa Parotek eta Jakes Esnalek baldintzapean aske geratzeko bideratu dituzten eskaeren gainean «berehalako erabaki baikorrak baizik ez ditugu onartuko», ohartarazi zuten. Eliseora zuzendutako mezua modu ezin argiagoan adierazi zuten ordurako eraikinaren teilatura igoak ziren dozena erdi ekintzailek. Zuziak eskuetan, «Macron, euskal presoekin zer? Unai, Ion eta Jakes askatu» leloa frantsesez idatzita zuen banderola zintzilikatu zuten fatxadaren albo batean. «Finantza Publikoen Zentroa» afixaren gainean bigarren pankarta jarri zuten. Batzuetan kantuz, bertzeetan euskal presoak aberriratzearen alde oihu eginez, eta tarteka adarra joz, sarreran zein zerga-etxearen harrera eremuan eserita ziren dozenaka ekintzaileek lasai hartu zuten «mugagabeko ekintza egiteko» Funosasek iragarritako asmoa. «Ez gara gure kasa aterako», gehitu zuen Elixirik. Anartean, edozein ostiraletan bezala, 12.00ak jota langileek lana amaitutzat eman zuten. Zerbitzua itxi zen. Ez, ordea, eraikina. Presoen egoerari buruz «kontuak eskatzera» bertaratu ziren herritarren borondateak estatu-administrazioaren ohiko jarduna ederki astindu zuen. Zergetako desmartxak egitera hurbildu ziren herritarrak jabetu ziren horretaz. «Astelehenean itzuli behar», damu zen gizon bat. «Zer eskatzen duzue?», galdetu zuen emazte batek. «Justizia», erantzun zion ekintzaileak. Arratsalde erditsuan, Poliziak zerga-etxeko atea itxi zuen. Barnean ziren ekintzaileei hesien gaindi mantak eta lo-zakuak helarazi zizkieten, baina 19.00 aldera poliziek banan-banan atera zituzten eta protesta hor amaitu zen. EXPULSIÓN El Centro de Finanzas Públicas cierra a las 12.00 horas los viernes. Ayer, sin embargo, se mantuvo abierta hasta que, a media tarde, la Policía cerró las puertas. Las decenas de emprendedores que se encontraban dentro, pasadas las 19.00h, fueron desalojados de uno en uno. CONCENTRACIONES En Antzuola se sumaron 21 personas; en Ug..., 38; en Lekeitio, 76; en Bergara, 50; en Guetaria, 25; en...