2022 MAI. 04 PILOTA Mirandaolako mailua bezala, jo eta jo aritu da Zabaleta Dariok defentsan meritu handiko partida egin badu ere, ezin izan du etxarrendarraren pilotakaden aurrean askoz gehiago egin etaagur esan dio txapelketari. Osatzen bada, Altunak eta atzelari nafarrak bigarren postua izango dute jokoan larunbatean Donostian. Jon ORMAZABAL ZABALETA 22 DARIO 14 Finalerdietako ligaxkako jardunaldia itxi zuen Legazpiko jaialdian Jose Javier Zabaletak Darioren aurka lortutako garaipenak (22-14) asko argitu ditu gauzak finalerdietara begira. Uneotan, bi multzoetan egoera bera da. A multzoan, etxarrendarrak eta Jokin Altunak –jokatzerik badu– larunbatean Donostian jokatuko duten partidako irabazleak egingo du aurrera, jada lehen postuan sailkatuta dagoen Ezkurdiarekin batera. B multzoan, berriz, Laso da sailkatua dagoena eta bestea igandean Jakak eta Artolak jokatuko duten lehian gailentzen dena izango da. Urola errekaren alboan eraikitako burdinolek pisu izugarria izan dute Legazpiko historian, eta, horren erakusle, ezaguna da oso Mirandaolan dagoena. Bada, inguruarekin bat egiteko edo, XV. mendean bertan burdina moldeatzeko erabiltzen zuten mailu izugarriaren pare aritu zen atzo Zabaleta, Darioren defentsa lan izugarria hankaz gora bota eta garaipena eskuratzeko. Txapelketari agur esan bazion ere, ezer gutxi esan dakioke errioxarrari, atzo ere partida handia jokatu baitzuen. Pilotalekua bete zuten zaleek txalo zaparrada handi batekin agurtu zituen biak, baina Zabaleta horrela dagoenean oso zaila da nafarrari aurre egitea. Baztertu eta jo Lehen sakeetan gauza arraroren bat egin bazuen ere, seian eragin zion boteari, Zabaletak oso partida serio eta txukuna jokatu zuen, joko klasikoarekin aurkaria frontisetik urrun, oso urrun, mantenduz. Ezkurdiak boleaz deseroso aritzera behartu bazuen, Dariok ez du horretarako gaitasunik eta nafarrak zuzen jokatzeko aukera izan zuen. Atzelarien artean izaten dira batzuk pilota atzeratzen dutenak eta beste batzuk, kolpe gutxiagorekin, pilota baztertzen saiatzen direnak, baina biak egiteko aukera izanik, zertarako aukeratu? Jo eta baztertu, biak egin zituen bikain nafarrak eta Darioren ahaleginak txalogarriak bezain antzuak izan ziren. ÚLTIMA JORNADALa última jornada del cara a cara de los cuartos de final tendrá dos partidos decisivos. Por un lado, si se forma el campeón, el que jugarán el sábado Altuna III y el que se enfrentará el domingo en Bilbao Jaka y Artola.