GARA Euskal Herriko egunkaria
PILOTA

Hiru Hiriburuak torneoko finalistak, «ilusioz» eta txapela janzteko gogoz

Finalistak, Donostiako udaletxeko ekitaldian. (EMAKUME MASTER CUP | EMAKUME MASTER CUP)

Azken urteetan beste pilotaleku handiago batzuek lekua kendu dioten arren, historikoki final handienei lotutako frontoia da Donostiako Atano III.a. Bada, gaur, 12.00etatik aurrera, bere betiko protagonismoa eta distira berreskuratuko du, bertan jokatuko baita emakumezkoen Hiru Hiriburuak txapelketa berritzaileko lehen finala. Hamaika izan dira bertan txapelak jantzi dituzten pilotari gogoangarriak. Aldiz, igande honetan lehen aldiz, bi emakumek jantziko dituzte historiaz betetako eszenatoki mitiko honetan.

Euren palmaresa handituko dute lau emakumetatik bik. Olatz Arrizabalaga-Andrea Capellan eta Amaia Aldai-Nora Mendizabal izango dira ikusmin handia piztu duen final honetan jokatuko duten lau pilotariak. Ilusioz gainezka azaldu ziren, halako garrantzia duen pilotalekuan final bat jokatzeko aukera izateagatik. Arrizabalaga eta Aldairen arteko finalak dagoeneko klasiko bihurtu dira. Gainera, udan zehar San Mateo torneoa irabazi zuten gernikarrak eta errioxarrak, eta Nafarroako Foru Komunitatea, dimoztarrak eta andoaindarrak.