GARA Euskal Herriko egunkaria
AZKEN PUNTUA

Etorkizunaren espoilerra


Espoilerren erruz, haurrak ez dira filmen jolasten». Halaxe entzun diot gabonetan oparitzen diren jostailuen inguruan hausnartzen ari zen kazetari bati. Zorionez, aspaldi dira printzesa izan nahi ez duten neskatoak eta aspaldi ere, jaiotzean «printze» zirela esan zieten arren, neskato diren haurrak. Honek guztiak aldatu ditu, gutxinaka bada ere, gabonetan oparitzen diren jostailuak.

Benetako aldaketak poliki gauzatzen dira. Ez dira egun batetik besterakoak. Hargatik, ezin uler daitezke epe luzera begirako neurrien aurrean Espainiako gobernuko zenbait politikarik egin dituzten adierazpen arduragabeak.

«Solik baietz da baietz» legea ez da inondik inora azken asteotan bizi izan dugun indarkeria matxistaren erantzule, lehendik ez zegoen lege baten hutsunea betetzeko sortu baita. Era berean, ezin zaio trans legeari leporatu Bilbon izandako emakume baten ustezko erailketa, trans pertsonen giza eskubideak bermatzeko sortutako legea baita.

Estrategia hauteskundeetara mugatzen dutenei etekin eskasa ekarriko dieten arren, epe luzeko politikek eraldatuko dute jendartea errotik.

Bestela, iraganetik ezer ikasi izan bagenu jarrai dezagun, eta bihar Hertzainakek Mendizabalan kantatuko duen bezala, gerrara ohitu zintezke, baina gerra egon badago.