GARA Euskal Herriko egunkaria
ERRETRETEN ERREFORMAREN AURKAKO BIGARREN GREBA ETA MOBILIZAZIO EGUNA

Jende gehiago Baionako karriketan, bigarren mobilizazio eguna kari

Erretreten erreformaren aurkako bigarren mobilizazio eguna oraindik ere jendetsuagoa izateko parioa irabazi zuten sindikatuek Ipar Euskal Herrian eta Estatu frantses osoan. Baionan 10.000 herritar inguruk protesta egin zuten urtarrilaren 19an. Atzo milaka batzuk gehiago izan ziren: 17.000 pertsona irten ziren karrikara. Jarraipena izanen du dinamikak, sustatzaileen esanetan.

Erreformaren aurkako mobilizazio dinamikak bere sendotasuna agertu zuen Baionan. (Patxi BELTZAIZ)

Frantziar Gobernuari erretreten erreforma bertan behera utz dezala galdegiteko, bigarren mobilizazio eguna antolatu zuten, atzo, Ipar Euskal Herrian zein Hexagonoan.

Irailaren 19an izan zen mobilizazio azkarraren ostean parioa ez zen edonolakoa. Izan ere, Baionan egin zuten mobilizazioak aditzera eman zuenez, erreformaren aurkako dinamika bizkortzeko bidean da.

Goizeko 10.00ak jota, Santa Ursulatik, tren geltokitik hurbil, abiatu zen manifestazioa bi oren eta erdi geroago heldu zen helmugara. Are, azken manifestariak oraindik Suprefeturako bidean zirelarik, azken hitzartzea bururatua zen.

Helmuga zehatz batean baino hirian urtu zen martxa. Manifestari multzo bat Herriko Etxean gelditu zen; beste bat, Suprefeturatik bueltan zetozen herritarrak bozgorailuetatik agurtuz, kosta ahala kosta jada hutsik zen estatuaren ordezkaritzaren egoitzaraino heldu zen, tradizioari zor.

Sindikatuak ez ezik eragile sozialak ere kalera irten ziren Baionan, jubilazio adina 62 urtetik 64ra atzeratu nahi duen Borne Erreformari ezetz esateko. Sektore publiko zein eremu pribatuko milaka langileen artean martxan izan ziren Bizi! eta Alda elkarteetako kideak, baita Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko ordezkaritza bat ere.

Urtarrilaren 19an euripean iragan zen martxa Lapurdiko hiriburuan. Atzo, aldiz, tarteka eguzkiak kuku egin zien «hamarkada luzetan lan egin ondoren bizi nahi dugula adierazteko» karriketara jo zuten herritarrei, Castorama-ko langileak laburbildu zuenez.

Jendeak festa giroan bete zuen ezohiko ibilbidea. Halatan, Santizpirita auzunetik Baiona Ttipira igaro zen martxa, handik, San Leongo biribilgunea atzean utzita, Paulmy etorbidean sartu zela. Han heldu zen aldaketa. Suprefeturarantz jarraitu ordez, Euskaldunen plaza ezkerrean utzi eta aurrera egin zuten manifestariek, batzuk kalakan, beste batzuk Emmanuel Macron presidentea eta Elisabeth Borne gobernuburua jo mugan jartzen zituzten leloak hedatzen.

Hain zuzen ibilbide berezia baliatutik, manifestazioaren atzeko partean zihoazen LAB sindikatuko kideek protesta ekintza egin zuten Societe Generale segurantza taldeko bulegoan. Kapitalizazio sistema eta pentsioen funts pribatuak salatuz, afixa handiak ezarri zituzten berinetan.

Jende olatu amaigabea.

Ordurako manifestazioaren burua aspalditik heldua bazen ere amaierako puntu ofizialera, sindikatu abertzalearen segizioaren gibelean herritarren olatua ez zen amaitzen.

«Ez dira askotan horrelako manifestazio handiak ikusten Baionan, ezta?», galdetu zion erretretan zela aitortu ondoren oinezko batek kazetariari, martxa Thiers karrikatik pasatzen zelarik. Nicolas Sarkozyren garaian izan zen mugimendu sozial azkarra gogora ekarri zion honek.

Azken urteotan martxa jendetsuak izan dira Baionan, berdin euskal presoen eskubideen defentsan edo etxebizitza eskubidea galdetzeko. Izan ere, pentsiodunaren memoria freskatzearren, kazetariak eskainitako erreferentzia balekoa da. Pentsioen defentsan memorian gordetzeko martxa izan zen, finean, atzokoa.

Urtarrilaren 19an sindikatuek deitu zuten martxan hamar mila lagun inguru elkartu ziren Lapurdiko hiriburuan. Alabaina, atzoko deialdian are jende gehiago batu zen. Manifestazioa oraindik ere amaitu gabe zelarik, CGT sindikatuarentzat kontaketa egin ohi duen lagun batek 13.000 eta 15.000 manifestari artean kokatu zuen aurreikuspena.

Mobilizazioaren amaieran 17.000 manifestari izan zirela jakitera eman zuen intersindikalak. Badira hamabost egun 8.000 manifestari kontatu zituen Poliziak, atzo 9.000-10.000 herritar karrikaratu zirela Baionan zabaldu zuen.

Kalkulagailu batekin edo bestearekin, inork ez zuen zalantzan ezarri urtarrilaren 19an baino jende gehiagok jo zuela atzo kalera.

Bururaino joan.

Elisabeth Borne lehen ministroak erretiro hartzeko adina 62 urtetatik 64 urtetara pasatzeko erabakia irmoa zela berretsi zuen atzoko mobilizazioaren bezperan. Karriketatik, irmotasun berdinarekin, erreforma ez dutela onartuko erantzun zioten ehunka milaka herritarrek.

Mugimendua ahultzeko xede segurtasunaren karta atera zuen, azken unean, Gobernuak. Hala, «lan egitea maite ez duen ezkerrari» zuzendu zizkion bere geziak Gerald Darmaninek. Ondoren, berdin «txaleko horidunak» zein «black bloc» platerera ekarriz karriketan istiluak sortzeko arriskuaz oharra egin zuen, «segurtasuna bermatzeko 11.000 polizia» kalean izanen zirela iragarriz.

Alta, gizartean etsipena sortzeko edota beldurra hedatzeko estrategiak ez zuen emaitza handirik eman, Baionan bezala Hexagono hiri askotan azken hamarkadetan izandako mobilizazio ekimen jendetsuenak ikusi zirelako.

Parisko martxan 500.000 jendek parte hartu bazuen CGT sindikatuaren arabera, jende anitz bildu zen ere Bordelen, Metzen, Rennesen, Lyonen, Sainte-Nazairen edo Estrasburgon. Urtarrilaren 19an 200 ekimen inguru antolatu ziren frantses Estatuan erretreten erreforma salatzeko. Mobilizazio dinamika sendotzen ari den seinale, 250etik gora hitzordu baieztatu zituzten sindikatuek bigarren mobilizazio egunaren atarian.

CGTko Julien Delionek GARAri adierazi zionez, «protesta bizkortzen ari da toki guztietan, eta gaurkoa ez da azken mobilizazioa izango».

Hori adierazita, «bukaeraraino eramanen dugu borroka hau» hitza eman zuen, bere poztasuna agertuz bereziki atzokoan gazte gehiago heldu zirelako mobilizazioetara.

«Azkeneko egunetan eskuorriak banatu ditugu ikastetxeetan, eta horrek laguntzen du zer dagoen jokoan hobeto ulertzen», nabarmendu zuen trenbideko langileak.

Argiekin elkarretaratzea.

«Deus ez da gaur geldituko», gaineratu zuen Delionek. Dagoeneko, otsailaren 2an argiekin elkarretaratzea antolatu du CGTk, 18.00etan, Baionako tren geltokian. Izan ere, martxa amaituta, sindikatuek bilera egin zuten, otsailaren 7rako eta 11rako deialdi berria eginez. «Manifestazio batekin edo birekin Gobernuak ez du amore emango, baina kalean indarra dago jarraitzeko», laburbildu zuen LABeko ordezkari den Argitxu Dufauk.

Borne llama a mantener la unidad macronista

El Gobierno francés ha endurecido su discurso desde el pasado fin de semana, a sabiendas de que su proyecto de ley de reforma del sistema de pensiones entra en una fase crucial.

Después de que el propio presidente, Emmanuel Macron, interviniera para advertir de que «la reforma es indispensable», su jefa de Gabinete, Élisabeth Borne, dejó sentado que la prolongación de la edad de jubilación, de 62 a 64 años, «es innegociable».

Una dureza declarativa que llevó a la izquierda, por boca del secretario general del PCF, Fabien Roussel, a acusar al Ejecutivo de «fracturar gravemente al país».

La primera ministra sabe que, una vez que supere el trámite en la Comisión de Asuntos Sociales, se librará la gran batalla de opinión pública, con una fecha clave: el debate en la Asamblea frencesa, a partir del 6 de febrero. En vista de que la movilización lejos de debilitarse se ha reforzado, con mayor número de convocatorias y una presencia más acusada de jóvenes, Borne quiere prevenir veleidades disidentes en su propio campo, donde hay algunas voces que ponen reparos al proyecto.

Borne aclaró en su discurso a los diputados macronistas que «la mayoría seguirá unida». Una llamada al orden que algunos medios de comunicación interpretaban, más si cabe a la vista de la fuerte presión en la calle, como muestra del nerviosismo gubernamental.

«El mundo del trabajo ha hablado alto y claro, en la mayor protesta en 25 años, no quiere un aumento de la edad mínima de jubilación», advirtió Laurent Berger, líder de la Confederación Francesa Democrática del Trabajo (CFDT), desde la cabecera de la manifestación parisina que reunió, según los convocantes a 500.000 participantes, frente a los 400.000 calculados doce días antes.

Tras una exitosa jornada con más de dos millones de personas en las calles, los sindicatos ponen dos nuevas citas para los días 7 y 11 de este mes. GARA