GARA Euskal Herriko egunkaria
ARRAUNA

Hondarribiko jaitsiera: etxeko taldea eta donostiarra garaile


Pixkanaka, Euskotren eta Eusko Label ligetan -eta gainerako mailetan- arituko diren traineruak ari dira denboraldiaurrean. Duela aste batzuk Portugalete eta Sestaok hartu zituzten testak, eta atzo Hondarribiko XXIII. Traineru Jaitsiera jokatu zuten 40 ontzik. Nesketan, Donostiarrak 20 segundo atera zizkion Oriori eta 21 Arraun Lagunaki. Gizonezkoetan, “Ama Guadalupekoa”-k 10 segundoko aldeaz irabazi zion Donostiarrari eta 19 segundokoaz Oriori. Beteranoetan, Fortuna izan zen azkarrena. HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA