GARA Euskal Herriko egunkaria
EMAKUME MASTER CUP

Arrizabalaga/Aldai, beste final batean


Ezbairik gabe, Emakume Master Cup zirkuituko bi erreferentzia nagusiak dira Amaia Aldai eta Olatz Arrizabalaga aurrelari bizkaitarrak. Atzo Laudion jokatutako finalerdi estuen ostean, dimoztarra eta gernikarra binakako Master Laboral Kutxa txapelketako finalean ere elkarren aurka arituko dira martxoaren 26an Zarauzko Aritzbatalden jokatuko den partidan.

Aretan jokatutako finalerdietan, ordea, lana lepo egin behar izan zuten Uxue Osesek eta Nora Mendizabalek lagunduta, Garai-Gaminderi (22-16) eta Larrarte-Arrillagari (22-18) gailentzeko.

Lehen finalerdian iazko bi txapeldunak elkarren aurka aritu ziren eta azkenerako Arrizabalaga Gaminderi gailendu zitzaion. Urdinak 6-8 aurreratu baziren ere, pixkanaka gernikarra jokoan sartzen hasi zen eta, egindako 10 tantorekin, berak hautsi zuen lehia, Capellanen ordez aritu zen Oses sendo baten laguntzarekin.

Bigarren finalerdian, Amaia Aldaik berak egin eta desegin zuen. Hasieran kosta zitzaion, baina azkenerako berak erabaki zuen partida gogorra.