2023 MAR. 15 BEGIRADA 101 udalerri euskaldun, euskararekin konprometituta UEMA Martxoaren 25a mugarria izango da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen historian, Arrankudiaga, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria gehituta 101 udal izatera helduko baita. Ehun udalen langa gainditurik, UEMAk, Euskal Herri euskaldun baten alde lanean ari den erakunde publikoak, data horretan Azpeitian egingo duen ekitaldian udalen ekarpena eta euskararen arnasguneen garrantzia azpimarratu eta erronka berriak ezagutzera emango ditu. Ekitaldira joateko deia egin diete herritar guztiei eta euskaltzale orori.