GARA Euskal Herriko egunkaria
ERRETRETEN ERREFORMAREN GAINEKO EZTABAIDA

Erretiro adina gibelatzea onartzeko prest ez direla berretsi dute Baionan

Hamargarren mobilizazio eguna kari, erretreta hartzeko adina bi urtez gibelatzea onartzeko prest ez daudela berretsi dute 13.000 lagunek Baionan. Frantziar Estatu osoan bezala, Ipar Euskal Herriko biztanleek ez dutela amore emanen erakutsi dute karriketan. Elkarrizketari bide ematea nahi badu, erreforma bertan behera utz dezala eskatu diote Emmanuel Macroni sindikatuek.

Erreforma bertan behera gelditu arte protesta ez dela geldituko ohartarazten zuen pankarta jarri zuten Herriko Etxean. (Patxi BELTZAIZ)

Gobernu frantsesak aurrera eraman nahi duen erretreten erreformaren kontrako beste mobilizazio bat igaro zen, sindikatuek deiturik, atzo goizean, Lapurdiko hiriburuan.

Emmanuel Macronek 49.3 artikulua baliatuz onarrarazi duen lege egitasmoa arbuiatzeko antolaturiko hamargarren mobilizazio eguna izan zen atzokoa.

Mobilizazioak ez zuen sabaia jo, parte-hartzeari dagokionez. Hala eta guztiz ere, agerraldi indartsua izan zen. Intersindikalak 13.000 herritar zenbatu zituen martxan. Bestetik, Poliziak, ibilbide osoan zehar oso presente izan zenak, Baionan 6.500 herritar mobilizatu zirela jakitera eman zuen.

Santa Ursulatik 10.45 aldera abiaturiko martxa eguerdia jota arribatu zen Baionako Herriko Etxearen plazara. Han banderola erraldoia zintzilikatu zuten garabi baten laguntzaz balkoira igo ziren SNCF tren konpainiako grebalariek. Atrebentzia txalo zaparrada luze batekin hartu zuten plazatik so ziren manifestariek. Anartean, suziri handiak piztuz sekulako burrunba egiteaz gain, ke-hodei lodia hedatu zuten CGTko kideek.

Erretiro adina bi urtez gibelatzea ez dutela onartuko eta, ondorioz, erreforma bertan behera gelditu arte mobilizatzen jarraitzeko prest direla agerian jarri zuten, behin eztandak amaitu zirenean, hitza hartu zuten CDFT eta CGT sindikatuetako bozeramaileek.

Martxa hasi zenetik, «erretreta gurea da, kalea gurea da», «denok batera greba orokorra» eta gisako oihuak ozenki entzun ziren. Santizpirita auzoa gibelean utzi ondoren, Baiona Ttipian Boufflers etorbidetik sartu zen martxan atzeman genuen, bozgorailua eskuan, Jean-Pierre Etcheverry CFDT sindikatu nagusiko ordezkaria.

Emmanuel Macronek, behin Kontseilu Konstituzionalak erretreten erreformari buruz bere iritzia plazaratzen duenean, sindikatuekin elkarrizketak abiatzeko prest dela adierazi du berriki, nolabait bere jokabide itxia malgutuz.

Horri buruz galdetuta, Etcheverryk erantzun argia eman zuen. «Macron presidenteak hitz egin nahi badu. lehenago erretreten erreforma bertan behera utz dezala».

Parisetik intersindikaleko kideek antzeko mezua plazaratu zuten. Zehazki, Konstituzionalaren irizpidea ezagutu arte erreforma geldiaraz dezala eskatzeko Macroni eskutitz berria igorri diotela baieztatu zuen aurki kargua utziko duen Philippe Martinez CGT sindikatuko buruak. Bitartekaritza bat izendatzea proposatu du intersindikalak, gatazkari aterabidea bilatu nahian. Alta, Olivier Veran gobernuaren bozeramaileak alternatiba hori guztiz baztertu zuen atzo.

LABen aurka keinu bortitza

Krisia sozial eta politikoa gaiztotu den testuinguruan, hamargarren mobilizazio eguna kari, batasunaren aldeko aldarria egin zuten sindikatuek. Hala, «denok batera, greba orokorra» leloak arrakasta berezia bildu zuen Lapurdiko hiriburuaren gaindi igaro zen martxan. Maluruski, elkarlanaren giroa zapuztera etorri zen istilua errepikatu zen manifestazioaren hasieran.

Dagoeneko hilaren 23an izan zen mobilizazio egunean tentsio unea bizi izan zen manifestazio buruan intersindikalak LAB sindikatuari aspalditik ezarri zion betoarengatik. Atzo, Force Ouvriere (FO) sindikatuko kide batek jarrera zinez bortitza hartu zuen Ipar Euskal Herriko LAB sindikatuaren arduradun Argitxu Dufau pankartatik urrunarazi nahian. Intersindikaleko bertze hainbat kidek gauzak lasaitzera jo bazuten ere, «blokeo ekintzetan haien ondoan nahi bagaituzte, bada tenorea manifestazioaren buruan ere guri tokia egiteko» adierazi zuten argi eta garbi sindikatu abertzaleko kideek. Hori erranda, LABeko kide bik pankarta nagusia zeramaten bertze dozena erdi sindikalistaren ondoan egin zuten ibilbide osoa, bazterketa jarrera hori atzean utziz.

Zorionez, aje zaharrak baino etorkizuna irudikatzeko baliagarriago diren mezuak izan ziren atzoko martxan. Ohi baino gazte gehiago etorri zirelako kontent azaldu ziren antolatzaileak. Hala, Roland Barthes zabalgunera beha den Unibertsitatearen atarian geldiunea egin zuen martxak, hain zuzen, gazteek mobilizazio sozialari egin diezaioketen ekarpena nabarmentzeko. Campusa blokeatzearen alde ikasleek Pauen bozketa egin zutela jakinarazi zuten bertan, eta manifestarien txalo artean ospatu zuten albistea.

Bostehun bat lizeo eta unibertsitate campus blokeatu dituzte azkeneko egunetan frantziar Estatu osoan. Duela hilabete, bi sindikatuek erretreten erreformari aurre egiteko mugimendua abiatu zutenean, gazteen parte-hartzea aski eskasa zen. Alta, behin Elisabeth Borne lehen ministroak dekretuaren bidez legea onarrarazi zuenean, belaunaldi gazteak jokamolde autoritario horren aurka emeki-emeki eskarmentu handia duten manifestarien dinamiketara batu ziren. Mezu propioak aukeratuta, gainera. Atzo, Baionan, «Macron I. erregeari burua moztea» proposatzen zuten afixak erakutsi zituzten hainbat gaztek. Bestalde, bertze lagun batzuek, borrokaren ezinbesteko osagaia den umorea baliatuz, adierazi zuten «16-64» garagardo marka bat izendatzeko egokia dela baina ez lanean emateko epe gisa.

Poliziaren presentzia

Martxa Saint Leon biribilgunetik igarota Paulmy etorbidean sartu zenean, Poliziaren presentziari aipamena egin zion bozgorailutik Solidaires sindikatuko speakerrak. Auzitegira zein komisariara ematen duen kalea itxita zegoen. Hantxe parean «agintean dauden aberatsek» sortzen dutela biolentzia adierazi ostean «polizia-bortizkeria» irmoki salatu zuten intersindikaleko kideek. Hori entzutean manifestariek txistualdi luzea eskaini zieten beha zituzten poliziei.

Martxa Herriko Etxearen aitzinean amaitu baino lehen, preseski martxoaren 23ko martxaren amaieran bizi izan zen oldarraldia deitoratuz, polizia-bortizkeria izan zuten aipagai berriro ere antolatzaileek.

Horren harira, erreforma bertan behera uztearen alde mobilizatzen diren herritarren aurkako jazarpenari amaiera emateko agindua zuzendu zioten Gobernuari, eta, bide batez, ohartarazi zuten blokeatzeak ez dituztela amaitutzat emanen erreforma alboratu arte. Atzo bertan, 6.00ak inguruan, hamarka lagun sartu ziren Biarritzeko aireportuan. Ekintza horrekin erreforma babestu duen Max Brisson senatari biarriztarrari «harrera» egin nahi ziotela adierazi zuten.

Iniciativas sindicales y voto favorable de ERC

LAB reclamó ayer a los partidos vascos que impulsen una Seguridad Social de Euskal Herria ante la constatación de que «mientras las pensiones y las prestaciones de las trabajadoras y trabajadores vascos dependan de las decisiones de Madrid y París estarán expuestas al riesgo», según destacó su coordinador general, Igor Arroyo, durante una cadena humana realizada en Gasteiz.

El responsable sindical recordó que a ambos lados del Bidasoa se están llevando a cabo reformas del sistema de pensiones. Destacó, por un lado, que el Gobierno español ha implementado una reforma que no revierte los recortes de las últimas décadas ni garantiza pensiones dignas, mientras que el francés ha retrasado la edad de jubilación de los 62 a los 64 años, provocando una fuerte respuesta social en la que está participando LAB.

Por su parte, ELA ha sumado fuerzas con el sindicato gallego CIG y la Intersindical catalana para impulsar una dinámica de movilización propia con el fin de rechazar la reforma de pensiones aprobada por el Gobierno español tras el acuerdo del ministro de Inclusión y Seguridad Social, José Luis Escrivá, con CCOO y UGT. ELA, CIG e Intersindical consideran que esta reforma «no da marcha atrás en ninguna medida de recorte de la reforma de 2011» y que se «enmarca en un planteamiento en el que se están impulsando los planes privados de pensiones». Esta dinámica va a tener diferentes hitos, que se sucederán el 29 de marzo en Galiza, el 4 y el 20 de abril en Euskal Herria y el 30 de marzo en Catalunya.

Mientras, Esquerra Republicana (ERC) anunció un acuerdo con el Gobierno español en el marco de la reforma de las pensiones para que las mujeres que se reducen su jornada para cuidar a un hijo coticen el 100% de su jornada anterior a la reducción durante todo ese periodo. El diputado de ERC Jordi Salvador apuntó que también han pactado aumentar la pensión de incapacidad temporal por riesgo de embarazo o en el periodo de lactancia para trabajadoras que también reduzcan su jornada. Con todo ello, Salvador adelantó el voto favorable de su grupo a la convalidación del decreto. GARA