GARA Euskal Herriko egunkaria

BIDEODEITIK UDALETXEKO BALKOIAN HERRITARREKIN OSPATZERA


Konfinamendu garaian izan zenez, bakoitza bere etxean zela eta bideodei bidez ospatu behar izan zuten armaginek aurreko igoera. Oraingoan ez da mugarik egon eta Eibarrek, igandean zaleek egindako harrera espontaneoaz eta taldearen jaiaz gain, merezitako omenaldia jaso du. Harrera ofiziala egin zion atzo Eibarko Udalak eta ondoren udaletxeko balkoira irten ziren gorri-urdinak, igoera Untzagan bildutako herritarrekin ospatzeko.