GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Hilgarria suerta daitekeen arma «ez hilgarria»


Taser arma mundu osoko hedabideetako titularretara bueltatu da, oraingoan Australiako Poliziaren agente batek 95 urteko emakume baten kontra erabili eta egoera kritikoan utzi duelako. Suzko armen aurrean alternatiba «ez hilgarri» bezala aurkezten den arren, hildakoak eragiten ditu. Agian hobe litzateke «ez hain hilgarri» kontsideratzea eta benetan hilgarriak ez diren alternatibak bilatzea. Gogoratu beharra dago, halaber, Iruñeko Udaltzaingoaren berrogei bat agente, adibidez, 2022. urte amaieran hasi zirela taser pistolekin patruilatzen.