GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Langileen pobretzearen aurrean grebak jarraitzen du


Lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen berri bat eskatzeko, maiatzeko hamar egunetan greba egin zuten Tolosako Asuncion klinikako langileek. Baina, ELA eta LAB sindikatuen arabera, Inviza enpresak ez die kasurik egin. Hori dela eta, atzo komunikatu baten bidez adierazi zuten beste hamalau lanuzte deitu dituztela, zazpi ekainean eta beste zazpi irailean. ELAk eta LABek zehaztu dute klinikako langileen hitzarmena berritu gabe dagoela 2021etik eta, urte hauetako KPIaren igoera kontuan hartuta, %12,2eko erosahalmena galdu dutela.