GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Euskararekin ez da jolasten


Behatokiak eta Gasteizko 18 ikastetxetako guraso elkarteen ordezkariek hiriko haurrek aisialdirako eskaintza euskalduna jasotzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko agerraldia egin zuten atzo. Argazkian ikusi daitekeenez, umeak izan ziren deialdiko protagonistak. Mezuaren hartzaileak, ordea, erakunde publikoak izan ziren. Hain zuzen ere, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren menpeko diren erakundeek udari begira antolatzen dituzten ikastaroetan eta ekintzetan euskara eta umeak zaintzea eskatu zuten.