GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Zapalkuntzatik jaiotako artea


Zapalkuntza egoeretan arteak, giza espresioak, bizi duena adierazi eta kontzientziak piztea izan ohi du helburu. Picassoren “Guernica”, Guayasaminen “Manos” seriea, Brecht-en antzerkia eta poesia edo Galeanoren lana sufrimendutik eta zapalkuntzaren kontrako konpromisotik jaio ziren. Orain, Palestinatik datozkigu Mahmud Darwish eta Rafeef Ziadah poeta ezezagunen hitzak, baita Ayman Alhossary muralgile gazatarraren lanak ere. Azken honek Israelgo Armadak suntsitutako etxeak erabiltzen ditu, artearen bidez Estatu sionistaren jazarpena salatzeko.