2023 UZT. 04 TOURRA EUSKAL HERRIAN Ikurrinez eta euskal irriz beteriko ibilbidea Bidasoaren gaineko zubian «Gora Euskal Irria» oihuen artean, haurrek zein helduek girotu zuten Irun eta Hendaia artean Gure Eskuk Tourraren kariaz antolaturiko kalejira. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen laguntzaz, Etorbidea zubia -bi urtez itxia izan ostean preseski atzo oinezkoentzat berrirekia- ikurrinez eta kantuz bete zuten, Bidasoaren bi ertzetan herri bat dagoela nabarmentzeko. Ikurrina eskuan, eta txirrindulariak pasioz babestuz, irudikatu zuten zaleek lurralde bera lotzen duela Santiago zubiak. (Gorka RUBIO | FOKU) Maite UBIRIA HENDAIA Espainia atzean utzita Frantzian sartzeko eguna zuen atzo Tourrak, lasterketa-planari jarraituz. Alabaina, muga gisara aldarrikatu nahi zuten Santiago zubiak irudi lausoagoa eman zuen. Pasabidera lehenik Laurent Pichon txirrindulari bretoia eta gero tropela arribatu zirenean, munduaren aurrean argiki azaldu zen Bidasoaren bi aldeetan, ikurrak eskutan, herri bat. Zubia hutsik agertzeko operazioari muzin eginez bi muturretan agertu ziren ikurrina multzo estuak «nolabaiteko jarraitutasuna» adierazten zuela aitortu behar izan zuen frantses telebistako esatariak, nahiz eta lasterketa estatu bat utzi eta beste batera igaro zen atzo arratsaldean. Lehenagotik irudipen hori indartzera etorri zen Gure Esku sareak Irun eta Hendaia artean antolaturiko ekimena. Irunen emana zen hitzordua eta eguerdian dagoeneko giroa sumatzen zen Santiago auzoan. Izan ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots agertu zirenean, orduan bai, frontoia gogotsu jotzen zuen eguzkiak berak gradu bat edo beste gora egin zuen. A zer harrera beroa eskaini zieten pailazo maitagarriei bertan bildutakoek! Haurrek txaloka eta bibaka hartu zituzten pailazoak eta kantak errepikatzeko aukerarik ez zuten galdu. Sudur gorrien hirukoteak, berriz, azaldu zuen erabakitzeko eskubideak onurak baizik ez dituela ekartzen, baita txikien bizimodua hobetzeko orduan ere. Berez, Porrotxen esanetan, «filosofoa» den Pirritxi egokitu zitzaion ikasgaia egiteko ardura eta abestiak bezain harrera naturala ukan zuen publikoan azalpen azkarrak. Handik gertu, Gure Esku sareko bozeramaileek ekimenaren nondik norakoak eman zituzten. Joan den ekainaren 22an guztiz hesituta zegoen Etorbidea zubian egin zuten agerraldian azaldu zuten bezala, atzoko ekimenaren bidez Bidasoa ez dela muga bat «zubia baizik» aldarrikatu nahi zutela azaldu zuten. “Basque Decide-Euskal Herriak Erabaki” leloarekin 60.000 bat ikurrin banatzeko ekimen nazionala garatu du Gure Eskuk. Baionako Patxa plazan antolaturiko gunetik Tourra Ipar Euskal Herrian ekimenak zehaztu zuenez, Lapurdi osoan 4.000 ikurrin banatu ziren atzo eta horietatik 1.500 hirugarren etaparen helmugan, Baionan, haizeratzeko. MUGARI LOTURIKO HERIOTZAK Tourrak atzo ez zuela ez Espainia atzean utziko, ezta Frantzian sartuko ere, aldarrikatu zuten erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikaren sustatzaileek eta, aldi berean, errepideak bete zituzten euskal zaleak «Bidasoaren bi aldeetan herri bat» dagoela erakustera animatuz. Ez zuten, ordea, mugari loturiko zama latzena aipatzea ahaztu. Hala frantziar agintariek pandemia amaitu arren mantendu dituzten polizia-kontrolek migranteen biziak arriskuan jartzen dituztela salatu zuten, Bidasoa ibaia zeharkatzen hil diren etorkinak gogoan. Hitzartzea amaitu bezain pronto, pailazoen segizioa martxan jarri zen, Santiago auzoa zeharkatzen duen bidegorrian ziren ibiltarien artean harridura, hasieran, eta ondoren, poza, eraginez. Hain zuzen, Santiagotarrak arraun taldearen klubaren parean, Erika eta Patrick zur eta lur ziren, kalejirari begira. Okzitaniako Tolosatik heldutako bikotea Tourraren hirugarren etapa ikustera etorri zen. Denebora egin nahian Irunera joan eta pailazoek irekitzen zuten tropelarekin topo egin zuten. «Errana ziguten euskal herritarrek sekulakoak egiten zituztela Tourrean, zoratzen zirela txirrindularitzarekin, baina honek aurreikuspen guztiak gainditzen ditu!», aitortu zion Erikak GARAri. ZER NORABIDE HARTU? Behin bidegorria egina, norantz joko zuen martxak? Lehenengo asmoa zen Santiago zubia gurutzatzea. Alta, goizeko hamaiketarako itxi zuten. Poliziak zubia jendez husteko eta «Tourra pasatuko denean ere» horrela atxikitzeko agindua zuen, nonbait. Hala aitortu zion frantses uniformedun batek egunkari honi. Lasterketa «frantses lurraldean» sartzean paisaia euskal ikurrik gabe irudikatzea bazen asmoa, aurreikuspenak ez ziren inondik inora bete. Anartean, Gure Eskukoen espedizioak, etsi gabe, Santiago zubia alde batera utzi, eta «ofizialki» goizeko seietatik aitzin berrirekia zen Etorbidea zubirantz desbiratu zen. Kantuz eta dantzaz ospatu zuten ibiltariek pasabidea berriz ere libre izatea. Hori poza hori! Alta, zubiaz bestaldean, bi urtez jarritako parapetoa kendu berri zuen polizien lerroak hesi berria irudikatu zuen. Hasieran urduri, ondoren begi zabalik eta finean, aski era lasaian, hartu zuten frantses agenteek pailazoek giroturiko ekimen harrigarria; bereziki, pailazoek “Maite zaitut” hit-parade ezaguna kantatzeari ekin eta kalejiran zihoazen lagunak dantzan hasi zirenean. Handik aurrera, besteak beste, “Ikusi mendizaleak”, “Hator, hator” eta “Txoriak txori” ereserkiak entzun ziren. Anartean, zubia pasatzeko asmoarekin heltzen joan ziren ibiltari arruntek kontzertua sakelako kameraz grabatu zuten. Batzuk bizikleta gainetik beste batzuk agian podometroa gelditu behar izateaz amorraturik, berriz ere Etorbidea zubia itxiko zuten galdetzen zuten, kezkaz. «Gauzak lasaitu bezain pronto» pasatu ahalko zutela azaldu zien hesian zegoen polizia batek. Denok lasaiago. Alta, ikurrina oztopoa zen, itxuraz. Horretan poliziak burugogor jarri ziren. Hendaian ez zieten sartzen utzi nahi ikurrina zeramaten lagunei. Ondorioz, Lapurdin bizi arren batek baino gehiagok komeriak izan zituen ulertarazteko ikurrina eramatea eta frantses nortasun agiria izatea, bitxia izan arren, gertatzen den zerbait dela. Euskal «Irripublika» lortu bitartean kontraesanak ez dira falta eta. Behin etxeko helbidearen kontua argituta, orduan aurrera, baina ikurrina, hori bai, Irunen utzita. Hego Euskal Herrian denean miresmena sortzen duen ikurrin uholdeari hesia ezartzea zuten helburu, antza. Kale egin zuten, jai giroan zubi liberatu baten itxura hartu zuelako Etorbidea zubiak. Santiago zubiak bi euskal herrialdeen arteko pasabide gisa jokatu zuen bezala. Lehen egunetik eta azkeneraino -asteazkenean Zuberoatik igaroko dela ezin ahantzi-, kirol lehiatik haratago, aztarna politikoa utzi du Tourrak Euskal Herrian. Pasarela abierta ante la llegada del Tour Los alcaldes de Irun y Hendaia lo llevaban reclamando, por todos los medios posibles, desde hace meses. Y hasta años, ya que en enero pasado se cumplió el segundo aniversario de cierre de la muga. Finalmente, ayer, pasadas las 06.00 de la mañana, el anhelo se hizo, en parte, realidad. Las verjas colocadas desde enero de 2021 en el puente Avenida, pasarela peatonal sobre el Bidasoa, fueron retiradas por operarios del Ayuntamiento de Hendaia, lo que permitió retomar el camino a pie entre dos ciudades cuyos alcaldes no dudaron en acudir a inmortalizar, con un saludo, el ansiado acontecimiento. Se reabrió así el puente peatonal entre Hendaia e Irun en una jornada simbólica, horas antes del paso del Tour por el puente de Santiago, lo que, de paso, ahorró a las autoridades francesas ofrecer vía televisión esa imagen poco recomendable de una pasarela, pagada con fondos europeos, y cerrada a cal y canto. El alcalde de Hendaia hizo una declaración de urgencia, que recogía asi Mediabask: «Me he sentido emocionado y aliviado esta mañana a las 6.00 cuando, con ayuda de los técnicos municipales, se han levantado por fin las barreras y se ha reabierto el puente Avenida». Recordaba Ezenarro que la última petición para que la pasarela se abriera «antes de la llegada del Tour» fue realizada el mes pasado al prefecto de Pirineos Atlánticos, Julien Charles, y saludó que esa última gestión «diera por fin frutos». El alcalde de Hendaia destacaba la labor en favor de la reapertura desarrollada por su homólogo irundarra, el también socialista José Antonio Santano, y por el presidente de la Mancomunidad Vasca, Jean-René Etchegaray, además de saludar «el tesón» exhibido por la sociedad civil, citando expresamente a Etorkinekin. Ahora solo cabe esperar que se abran definitivamente los otros tres pasos que siguen cerrados: Izpegi, Aldude y Larraine. GARA HERRI BATErabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak 4.000 ikurrin banatu zituen Lapurdin. 1.500 atzoko etaparen helmuga izan zen Baionan haizeratu ziren. Santiago zubian, alde batean zein bestean lurralde bera dela irudikatu zuen ikurrinak. ETORBIDEASantiago itxita zegoenez, Gure Eskuk antolaturiko kalejira atzoz geroztik berrirekia den Etorbidea zubira desbideratu zen. Irekiera ospatu zuten, «Maite zaitut!» kantaren doinupean dantza eginez. Euskal Herrian libre ibiltzeko eskubidea aldarrikatu zuten, jai giroan. HESIABi urtez Etorbidea zubia blokeatu duen parapetoa kendu eta ordu batzuetara polizien lerroak hesi berria irudikatu zuen, Gure Esku sareak antolaturiko ekimenean parte hartu zuten herritarrei bidea mozteko xedez. Ikurrina zeraman orori oztopatu zioten Hendaiara sartzea. BABESAAsteazkenean Zuberoan sartu-irten labur bat eginen duen Tourra, kirol lehiatik haratago, mezu politikoen bozgorailu bilakatu da. Hala, euskal lurraldeetatik igaro den hiru egunetan euskal zaleek beren nortasuna azalduz etengabe babestu dituzte txirrindulariak.