GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Nahikoa da


Kaleratzeak Stop taldeak bihar, 11.00etan, Donostian, Askatasunaren Etorbideko BBVAren egoitzaren aurrean elkarretaratzera deitu du, bankuak 74 urteko emakume bati mailegu-gabezia ez berritzea erabaki duela salatzeko. Eragileak azaldu duenez, 2019ko martxoan BBVA emakumearekin akordio batera iritsi zen kuota murriztu bat ordaintzeko, baina horren epea amaitu eta BBVAk luzapena adosteari uko egin dio. Horrelako erabakiek banketxeen etekinak ahalik eta gehien handitzea dute helburu, eragiten duten drama sozialaren aurrean ez ikusiarena eginez.