GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

«Ukitzen banauzu, lehertu egingo zaitugu»


Urtero sanferminak hasi aurreko egunetan egiten den kalejira egin zuten ehunka emakumek atzo, Iruñeko Mugimendu Feministak deituta. Bidean, ohi bezala, mobilizazioak bere estetika eta mezuengatik harridura eta zenbait gizonen mespretxu aurpegiak eragin zituen. Baina jaiek irauten duten bederatzi egun eta bederatzi gauetan emakumeen kontrako mota guztietako eraso ugari gertatzen dira eta, emakumeak isilik eta otzan nahi dituztenen gainetik, kalejira ahalduntze ariketa eta indar erakustaldi garrantzitsua da.