GARA Euskal Herriko egunkaria

Jazz eta soul doinuz, Kandace Springs-ek bere egin zuen Mendizorrotza

Goian, Melissa Alda saxofoi-jotzailearen emanaldiaren une ezberdinak; behean, Kandace Springs. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Azken txanpan sartu da Gasteizko Jazz Jaialdia. Liberikaren kantagintza katalanaren eta flamenkoaren uztarketak ireki zuen atzoko jardunaldia Principal Antzokian, eta Kandace Springs-en hirukoak oholtza bere egin zuen Mendizorrotzan: kantari eta piano-jotzaile estatubatuarrak argi utzi zuen zergatik den jazz garaikidearen ahots nagusienetakoa. Azken orduan, The Bad Plus-en lekua Melissa Aldana saxofoi-jotzaile txiletarrak bete zuen.