GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Nor da erruduna?


Woodheadeko urtegia Ingalaterran dago. Han, klima larrialdiaren ondorioz, aurtengo ekaina inoizko hilabeterik beroena izan da, 1940ko eta 1976ko markak hautsita. Horrexegatik, urtegia lehortzen ari da eta lurzoruan zeuden «altxorrak» azaldu dira. Argazkiko pistolak filmetako ohiko trama dakar burura. Bat-batean galderak pizten dira. Norena zen? Zertarako erabili zuen? Lapurretarako? Norbait hiltzeko? Ziur asko, ezingo dugu jakin. Lehortearen erruduna nor den, ordea, argi dago: Gizakia eta garatu duen sistema sozioekonomikoa.