2023 UZT. 12 Bezperatik hasita, musika, dantza eta kale animazioa nagusi Baionako bestetan «Behin izaten ziren bestak» ikusgarria eskainiko dute, hilaren 25ean, Baionako besten atarian. Kale animazioa eta zuzeneko musika hobetsiko ditu Udalak, «gehiegizko burrunba» ekiditea helburu. Haiz’Egoa peñak Espainiako Atean duen egoitzan aurkeztu zuten, atzo, besten egitaraua. (Patxi BELTZAIZ) Maite UBIRIA BAIONA Uztailaren 26tik 30era ospatuko dira aurten Baionako bestak. Aitzineko egun horren bezperan, 1932an sortu ziren ospakizunei buruzko ibilbidea eskainiko duen “Behin izaten ziren bestak” ikusgarria aurkeztuko dute, lehen aldiz. Hala, Tafallako erraldoiak, alde batetik, eta Baionako Orai Bat jiganteen konpartsa bestetik, auzolanean arituko dira uztailaren 25ean, gaueko 21.00etatik aurrera, Askatasunaren Plazan. Harmonie Bayonnaise orkestrari egokituko zaio musika jartzea eta Donibane Lohizuneko Begiraleak elkarteko eta Biarritzeko Maritzuli konpainiako dantzariek biziaraziko dute koreografia. Neurri batean, ikuskizun horrekin beteko da Baionako Gaiteroak elkarteak zuen alpaldiko ametsa, eta jai batzordeak prestatu duen egitarauak sustatu nahi duen «berezko besta giroa» erakusteko ere ezin aproposagoa izan daiteke. Kale animazioa eta zuzeneko musika ardatz nagusietarikoa duen besta giroa hobetsi nahi baitute Baionan. Xede horrekin, milatik gora musikarik eta 70 musika taldek -fanfarreek, batik bat- alaituko dituzte oholtzak eta karrikak jaiek iraunen duten bost egunetan. Gainera, aurten, beste eremu batera, Mousserolles auzora, zabalduko da besta, elkarteen laguntzaz. «Bestetan norberak bere erritmoa aurkitzeko parada ukan behar duelako», Yves Ugalde axuantak erran duenez. «Nire belarriak eta baita auzo anitzenak ere kaltetzen dituen gehiegizko burrunba» Udalak jomugan izanen duela ohartarazi du, bestalde, Jean-Rene Etchegarayk. SEGURTASUNA Era berean, besten egitaraua aurkezteko agerraldian, auzapezak argitu du «segurtasuna, prebentzioa, garbiketa eta sorospen zerbitzuak» atalak hartzen dituela Baionako bestek duten 3,3 milioiko buxetaren hiru laurdenak -bi milioitik gora ordainduko ditu hiriak-. Iaz 1,2 milioi lagun bertaratu ziren Baionako besta nagusiaz gozatzera. 91. edizio honetara begira «aurreikuspen ezin hobeak» ditu Herriko Etxeak. PULSERAPara hacer frente al coste de la seguridad, el Ayuntamiento ha considerado imprescindible la entrada de otras actuaciones que aumenten de 10 a 12 euros este a��o. A excepci��n de los ciudadanos, todos los visitantes mayores de 16 a��os deber��n comprar un pulgar para acceder a la zona de