GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Ainhoa Barbarinen eskubideen alde, Urretxun


Xabier Atristainekin gertatu bezala, Ainhoa Barbarin Urretxuko presoa bigarren aldiz kartzelatuko dute, lehenengoan hirugarren gradua kenduta izan zen, eta oraingoan, horren aurkako helegitea aurkezte hutsarekin. Espetxeak planteatutako neurria Auzitegi Nazionalak atzera bota du beste behin ere. Barbarinek 21 urte daramatza espetxean eta, zigorraren bi herenak beteta, legeak kalean egoteko jasotzen dituen baldintzak betetzen ditu. Urretxuko herritarrek manifestazioa egin zuten atzo, eraso judiziala salatzeko eta haren askatasuna eskatzeko.