GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Nola fidatu predatzaileak babestu dituztenez?


“Shattered souls... in a sea of silence” artelana, “Arima suntsituak... isiltasun itsaso batean” euskaraz, Koloniako katedralari begira egon zen atzo arte. Inozotasunaren eta Kuriaren koloreekin jantzitako 333 maniki txikik eraikina seinalatu zuten, apaizen eskuetan hamarkadetan zehar umeek jasandako sexu abusuak salatzeko eta justizia eskatzeko. 2022an, herrialdeko apezpikuen konferentziaren arabera, milioi erdi pertsonak eliza utzi zuten sexu abusu eskandaluen aurrean, 2021ean ezarritako marka hautsiz. Ez da harritzekoa.