GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Arazoa, txertorik eza denean


Ipar globalean txertoak zer diren eta zer ez diren, haien eraginkortasunaz eta albo ondorioez maiz eztabaidatzen du jendeak, batez ere seme-alabak dituzten gurasoek. Hego globaleko alderdi batzuetan, sarritan, beste bat izaten da arazoa: gaixotasun endemikoak dituzte, eta falta dituztenak, hain zuzen ere, txertoak dira. Polioa, adibidez, ohiko gaixotasuna da oraindik Afganistanen eta Pakistanen. Azken herrialde horretan aukeraz baliatu dira eta haurrak immunizatzeko txertaketa kanpaina berri bat abiatu dute.