GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Aparkalekuaren aurkako oposizioa hazten ari da


Iruñeko alkate berria, Cristina Ibarrola, lehen egunetik nabarmendu da, Gurutzeko plazan aparkalekuaren proiektua eraikitzeko erabakiarekin. Beharrezkoa ez den aparkalekua da, eta haren eraikuntzak gutxienez 60 urtetik gorako 46 zuhaitz hostotsu moztea dakar Iruñeko zabalgunean, klima-aldaketak gehien estutzen duen momentuan, hain zuzen ere. Zuribiderik ez duen obra honek zutik jarri ditu Iruñeko herritarrak: atzo elkarretaratzea egin zuten zentzugabekeria salatzeko.