GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Segurtasun nuklearra elektrizitate-eskariaren arabera


Frantziako EDF enpresa elektrikoak asteburu honetatik aurrera Rodano bailaran dituen bi zentral nuklearren ekoizpena murriztea aurreikusi du; izan ere, bero-boladak ibaiko ura hozteko atalaseen gainetik berotu dezake. Hori gertatzen da tenperatura 26-29raino igotzen denean. Harrigarria bada ere, hornikuntzan tentsioak baldin badaude, Segurtasun Nuklearreko Agintaritzak erregimen oso batean funtzionatzen jarraitzeko baimena eman dezake. Hori bai zentral nuklearren segurtasuna kudeatzeko modua!