2023 ABU. 22 BEGIRADA Kaioa, pintxo-potean Gorka RUBIO FOKU Argazkiko kaioaren begietatik, Donostia labar malkartsuak dituen teilatuzko irlen artxipelagoa da: segurua, elikatzeko pagotxekin. Arrantza industrialak harrapakinen iturri naturalak idortu ahala, gero eta ugariagoak dira. Madarikatuak ei dira, zikinak omen, erasokorrak. Hegaztien inteligentziaren gailurreko, hamarkadatan bizi daitezke, esperientzia piloa metatuz, hirietara moldatzeko lagungarri. Haien karranka gure herrietako soinu paisaiaren parte da, gure etxea propio hartua dute eta, agian, beren graziarekin txunditu behar genuke.