GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Estrasburgotik Genevara Saharar herriaren alde


Nafarroako Saharar Errepublika Demokratikoaren Lagunen elkartearen laguntzarekin, Mugarik Gabeko Langile eta Teknikariak eta Josetxo Alzueta zangozarrak saharar herriaren alde erronka berria abiatu zuten atzo. Aurretik, Alzuetak kausa beraren alde Iruñea eta Madril arteko distantzia bete zuen (irudian) eta Larrabideko atletismo pistan hamar orduz korrika aritu zen. Oraingoan, gehienez hamar etapatan bostehun kilometro egingo ditu saharar herriari eta bizi duen egoerari ikusgarritasuna emateko.