GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Matxismoa eta islamofobia, laizismoaren izenean


Atxikimendu erlijiosoa adierazten duten jantziak eta sinboloak eskola eta lizeo publikoetan debekatzen dituen lege batean oinarrituta, Macronen Gobernuak abaia, emakume musulmanek erabiltzen duten tunika zabala, eskola publikoetan janztea debekatuko du. Kultu Musulmanaren Frantziar Kontseiluak dioenaren kontra, Gobernuak sinbolo erlijiosotzat dauka abaia. Kultura islamikoaren eta emakumeen askatasunaren kontrako eraso berri hau frantziar jendartearen eta politikaren azken hamarkadetako ultraeskuindartze prozesuaren azken atala da.