GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Istanbul, ataka estuan


Lehortearen ondorioz, Istanbul urez hornitzen duten urtegiek edukieraren herena baino gutxiago dute beteta, 2014tik eduki duten mailarik baxuena. Ez da huskeria, hiri turkiarrak 16 milioi biztanle ditu, eta egoerak hondamendi potentzial baten atarian kokatu du. Uda honetan Mediterraneo itsasoko herrietan eta Kanadan egon diren ezohiko suteek ere mehatxu maila berria planteatu dute eta, hurrengo urteotan fenomenoa errepikatuko dela aurreikusita, egokitzea ezinbestekoa izango da, etorkizunean eskala handiko tragediak ekiditeko.