GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Ez bakarrik gizatasunagatik, baita osasunagatik ere


Maiatzaren amaieran itxi zen Iruñeko Caritasen zentroa, non kalean bizi diren pertsonek dutxatzeko eta arropa doan garbitzeko aukera zuten. Udalak ez du hura ordezten duen zerbitzurik jarri. Kalean bizi diren pertsonei ez zaie geratzen udal bainuetxea beste aukerarik, baina oso gutxitan izaten dute hori ordaintzeko dirua. Garbiketarik eza gaixotasunak eragiten ari da, eta horregatik Gizakia Herritar/Paris 365 fundazioak hiru dutxaren eta asteko arropa garbitu eta lehortzearen kostua ordaintzea erabaki du.