2023 IRA. 13 BEGIRADA Etxaurren ikastolako gurasoak borrokan Jaizki FONTANEDA FOKU Ikasturteko laugarren eguna izan zen atzo, eta Zuhatzako (Araba) Etxaurren ikastolako gurasoen elkarteak salatu zuen garraioaren egoera ez dela aldatu. Seme-alabak eskolara eramateko, familiak «mirakuluak» egiten ari direla azaldu zuten, eta Lakuako Gobernuari eskatu zioten egoera lehenbailehen konpontzeko. Haien ustez, ez Lakuako Gobernuak ez garraio-enpresek ez dute «egoera hori lehenbailehen aldarazteko asmorik». Egoera konpondu arte protestekin eta mobilizazioekin jarraituko dutela ohartarazi zuten.