GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Pitzadura bat, zigorgabetasunaren harresian


Epaitegi espainoletan sei urtez borrokan aritu ondoren, atzo, lehen aldiz, epaitegi espainol batek frankismo garaiko torturaren biktima bati deklarazioa hartu zion. Ceaqua, Amnistia Internacional, Iridia eta Sira erakundeek aurrekaria nabarmendu zuten eta ehundik gora kereila artxibatuak izan direla salatu zuten. Salbuespen hau normala bilakatzeko neurriak hartzea eta zigorgabetasun politikekin amaitzea eskatu zuten. Izan dadila hamarkadetako zigorgabetasunaren harresia botatzen lagunduko duen lehenengo arrakala.