GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Etxebizitza, negozioak utopia bilakatu duen eskubidea


Datozen egun eta asteetan EAEko dozenaka udalerritan eztabaidatuko da dagoeneko Donostiak, Eibarrek, Errenteriak, Irunek eta Lasarte-Oriak onartu duten mozioa, zeinean udalek Lakuari alokairuen prezio garestiek eragindako eremu tentsionatu izatea eskatzen dioten. Abiapuntu bat da, politika ausartak behar baitira etxebizitzaren alokairuaren esparruan urteetako erregulazio faltak jendarte sektore zabalei eragindako kaltea konpontzeko. Gutxi batzuek askoren gutxieneko ongizatearen lepotik dirutzak pilatzea onartezina baita.