GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Langileek protestatzeko eskubidea dute


Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun-garraio arloak bere bigarren greba eguna bete zuen atzo. ELAk, USOk, LABek, UGTk, CCOOk eta ESK-k deituta, hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzea zen helburua. Bilbon, Ertzaintzak eserialdi baketsu baten kontra egin eta langile bat atxilotu zuen. Sindikatuek ukatu egin zuten zerbitzu minimoak eragotzi izana, eta protesta baketsua izan zela esan zuten. Langileen protestak zilegi dira eta nagusikeriaz jokatzea da Ertzaintzak eserialdi baketsu baten kontra jotzea.