GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Herri erantzuna euskararen alde


Euskararen aurkako «oldarraldi judizialak» salatu eta Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako deitutako mobilizazioarekin bat egin zuten atzoko osoko bilkuran Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJk eta EH Bilduk. EH Bilduren mozioa, azken hilabeteetan euskara jasaten ari den erasoaldiaren aurrean «herri gisa erantzun bat» behar dela zioena, aurrera atera zen EAJren babesarekin. Aldundiari eskatu zioten «eskura dituen baliabideak» erabil ditzala eraso horiei aurre egiteko.