GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Sindikatuekiko mespretxua beste behin ere


Sindikatuek bilkura bat proposatu dute urriaren 16rako, urriaren 25eko eta abenduaren 19ko sektore publikoko greba egunak baino lehen. Atzo, Olatz Garamendi sailburuak, ordea, «fikziozko forotzat» hartu eta adierazi zuen ez duela parte hartuko. Ez da huskeria: 150.000 langile daude grebara deituta. Garamendik, aurretik Urkulluk egin bezala, langileen interesak babesten dituzten erakundeekiko mespretxua adierazi du. Langileria otzan nahiko lukete. Garbi dago noren interesak babesten dituzten.