2023 URR. 21 BEGIRADA Gobernuari galdezka, militarrek emandako jipoiez Oiartso LOS ARCOS FOKU Bel Pozuetak eta Jon Iñarrituk Gobernu espainolari galdera sorta egin zioten, atzo, gazte bat jipoitzeagatik atxilotutako militarren inguruan. EH Bilduk gogorarazi zuen gaztea ospitaleratu eta ebakuntza egin behar izan ziotela. Gertatu zenetik hiru astera, ez dago deklarazio ofizialik erasoari buruz eta inork ez du ezertxo ere esan. Besteak beste, galdetu zuten ea Ministerioak gertaeren berri baduen eta ze neurri hartuko dituen jipoian parte hartu zuten militarren kontra.