GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Oraingoan ez dira sindikatuak izan


Familia Enpresaren kongresuan, Bilboko Euskalduna Jauregian, errege espainiarraren, PPko presidentea den Alberto Nuñez Feijooren eta Ana Botin bezalako Estatuko oligarka eta enpresaburuen aurrean, publikoan zeuden zenbait pertsonen eztulek Iñigo Urkullu lehendakariaren diskurtsoa eten zuten euskara erabiltzen hasi zen unean. Hainbeste kritikatzen dituen sindikatuek ez lukete moztuko euskara erabiltzeagatik. Beharbada, langileriaren kaltetan euskarafobiak kutsatuta dagoen elite ekonomikoaren interesak babesteagatik.