2023 URR. 26 BEGIRADA Migrazio adierazleak, inoizko altuenak Herika MARTÍNEZ AFP Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) migrazio adierazleek markak hautsi zituzten iaz. Sei milioi etorkin iraunkor iritsi ziren erakunde honetako estatuetara, %26ko igoera suposatzen duena, aurreko urtearekin alderatuz gero. Kopuru honi ELGAko estatuetara joandako 4,7 milioi ukrainarrak gehitu behar zaizkio, eta 2022an bi milioi asilo eskaera berri jaso ziren. Venezuelarrak, nikaraguarrak eta kubatarrak dira eskaera gehien egin dituztenak.