GARA Euskal Herriko egunkaria
OSASUNA

Azken hatsean jasotako golak oztopatu egin du erregulartasun desiratua

Iscok maisutasunez 95. minutuan egindako golak punturik gabe utzi zuen talde gorritxoa. Ruben Garciak 85. minutuan partida berdindu zuen eta puntua ontzat ematen zenean kolpea jaso zuen. Willian Josek egin zuen etxekoen lehendabiziko gola.

Torroren lastima, gorritxoek aukera argi bat aprobetxatu ez izanagatik. (IManu GOMEZ | AGENCIA LOF)

Zorrotz hitz egin zuen Jagoba Arrasatek Benito Villamarinen porrota jaso bezain laster. Partida ondo aztertu beharko dutela adierazi zuen, Osasunak ez baitzuen bere nortasuna atera, ez behintzat bigarren zatiaren erdialdera arte. Oso kamuts aritu zen lehen zatian -ez zuen errematerik egin- eta hegaletan asko sufritu zuen, batez ere Diao eta Bellerinekin. Ruben Garciak errepikatu zuen ezker hegalean -eskuina da berez- eta agerian geratu zen bere gabezia. Gola ere bere hegaletik iritsi zen, lehen zatiaren azken hatsean, eta agian hori berrikusi beharko dute gorritxoek. Willian Josek kolpe bakar batez sareratu zuen Iscoren erdiraketa, Guidoren jaurtiketa kamutsa jaso ostean.

Egoera iraultzeko, Arrasatek bigarren zatia hasi eta berehala egin zituen aldaketak: Mojica eta Raul Garcia de Haro zelairatu zituen, Moncayola eta Chimyren ordez. Peña eskuinera joan zen eta bere erdiraketa batean Budimirren jokoz kanpoko argiagatik baliogabe geratu zen Raulen gola. Gutxira, David Garcia kaleratu zuen epaileak, Diaori penaltia egin ziolakoan. VARean jokaldia ikusi eta atzera egin zuen, eta Osasunak ondo aprobetxatu zuen partidan bizirik mantentzen zuen aukera. Ruben Garciak zelairatu berritan egin zuen 1-1ekoa, baina azken jokaldian berriz motel aritu ziren gorritxoak eta Iscok maisuki baliatu zuen Mojicaren aldaratzea.



Incidentes entre aficionados

Grupos de aficionados del Betis y Osasuna protagonizaron ayer en Sevilla, en las inmediaciones del Estadio Benito Villamarín, un enfrentamiento que fue disuelto por la Policia Nacional. Los incidentes se produjeron a primera hora de ayer, domingo, apenas unas horas antes del partido que enfrentaba al equipo verdiblanco con el rojillo, que dejó violentas escenas entre ellos.

No se produjeron detenciones, si bien no se descartan arrestos, según apuntaban fuentes de la policia a Europa Press, puesto que los agentes retuvieron a medio centenar de aficionados para su identificación tras la pelea.

Vecinos de la zona de la capital andaluza grabaron y publicaron en redes sociales vídeos del momento en el que aparecen varios encapuchados que portan palos, bengalas y botellas y dirigiéndose a otro grupo de personas con una indumentaria similar.

En uno de esos vídeos se observa cómo varias personas encapuchadas golpean con palos y propinan patadas a un varón, que permanece inmóvil junto a una moto caída en la acera, hasta que la presencia policial les obliga a huir de la zona. GARA