GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Gabriel Aresti, Madrilen omendua


Kolpe militarraren, gerraren eta diktadura frankistaren biktimak oroitzeko eta omentzeko eguna ospatu zuten atzo Madrilen. Erreparazioa eta errekonozimendua emateko 18 aitorpenetako bat Gabriel Aresti euskal poetari eman zitzaion eta haren senide batek jaso zuen, argazkian ikus daitekeenak. Urteetako isiltasun eta ahanzturaren ondoren, pixkanaka egia, justizia eta erreparazioa zabaltzen ari dira frankismoaren biktimentzat. Memoria funtsezkoa da demokrazia babesteko eta sendotzeko.