2023 AZA. 03 BEGIRADA Osasun publikoaren defentsan OSASUN PUBLIKOAREN ALDEKO PLATAFORMA Bizkaiko osasun publikoaren aldeko plataformen koordinakundeko ordezkariek «Osakidetzaren desegitea eta pribatizazioa» salatu zuten atzo Bilbon, Lakuako Gobernuko Osasun Sailaren aurrean elkarretaratzea eginez. Lakuak «hedabideen bidez egindako propaganda plan bat» salatu eta adierazi zuten herritarrak «jasaten ari diren manipulazioaz ohartzen ari direla». Azaroaren 11n Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zieten herritarrei.