GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Berbagunea: euskararen ikasketa eta erabilera helburu


Bilboko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak antolatuta, Berbagunea ekimenaren hamargarren edizioa egin zen atzo Bilboko San Mames estadioan, Athletic Club futbol taldearen sorreraren 125. urteurrenarekin bat eginez, “Denon artean euskara eraikitzen” lelopean. Talde txikietan banatuta, euskaldunak eta euskara ikasten ari diren 1.500 parte hartzaile inguru euskaraz hizketan aritu ziren klub zuri-gorriaren inguruko hainbat gairi buruz. Euskararen ikasketa eta erabilera sustatzeko ekimen interesgarria.