2023 ABEN. 06 BEGIRADA Gradu erregresio gehiagorik ez Gorka RUBIO FOKU Joseba Arregi presoak hirugarren gradua lortu zuen 2022ko urrian, eta zortzi hilabete igaro ahal izan zituen aske. Gero, Fiskaltzak errekurtsoa aurkeztu zuen, eta progresioa etenda geratu zen. Bi hilabete geroago, bigarren kaleratze bat lortu zuen, Martuteneko teknikariek proposatuta, baina berriro helegitea aurkeztu zuen Fiskaltzak. Atzo Auzitegi Nazionalak bigarren gradura itzultzea berretsi zuen, nahiz eta Arregik 30 urte baino gehiago daramatzan espetxean, 77 urte dituen eta adinaren ondorioz patologia ugari dituen.