2023 ABEN. 06 KLIK Urrezko Danborra, Isabel Verdiniri Jagoba MANTEROLA FOKU Aho batez onartu du Donostiako Udalak, herritarrek proposatutako 141 hautagaitzen artean, Isabel Verdini dantza irakasleari ematea hiriak banatzen dituen sarien artean kutunena. Datorren urtarrilaren 20an Urrezko Danborra emango diote donostiarrari, inklusioaren, dantzaren eta formakuntzaren alde egin duen lana aitortzeko. Hogeita bost urte daramatza eginahal horretan, eta bidean sortu du Verdini Metodoa irakaskuntza modua, baita dantza konpainia propioa ere, Verdini Dantza Taldea, aniztasun funtzionala duten dantzarientzat.