GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Francoren exekuzioen aurkako kantua Kongresuan


Diputatuen Kongresuan eginiko Konstituzioaren ospakizunean, “Al alba” kantua abestu zuen Maria Berasarte kantari donostiarrak. Bere lan bikainak zirrara eragin zien bildutakoei, baita Pedro Sanchez gobernuburuari ere. Ez da gutxiagorako; Luis Eduardo Auteren abesti hori 1975. urtean Francok agindutako azken exekuzioak salatzeko ikur bilakatu zen Rosa Leonen eskutik. Orduan fusilatu zituzten bost lagunen artean ETAko kide ziren Jon Paredes «Txiki» eta Anjel Otaegi zeuden.