GARA Euskal Herriko egunkaria

Hainbat zauritu eta bost atxilotu Bilbon izandako liskar jendetsu batean


2024a urratu berri, liskar bat piztu zen Bilbon. Ondorioz, lagun bat ospitalera eraman zuten eta zauritu gehiago ere izan ziren. Ertzaintzak 20 eta 26 urte bitarteko bost pertsona atxilotu zituen borrokarekin zerikusia izan zutelakoan.

Ertzaintzak jakinarazi zuenez, goizeko bostetan gertatu zen liskarra, Albiako lorategien inguruan. Ehunka gazte kale- zurrutean ari ziren urte berriaren iritsiera ospatzen. Hainbat zaurituren berri ematen zuten abisuak jaso zituzten aldi berean, borroka berarekin lotuak. Zehaztu zutenez, arma zuriekin edo hautsitako kristalekin egindakoak ziruditen ebakiak zituzten.