GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Gehiago luzatu ezin den egoera


Berriz ere, Gipuzkoan gida-baimena ateratzekotan dauden ikasleei azterketa praktikora aurkezteko epea atzeratu zaie. Gipuzkoako Autoeskolen Elkarteak atzo salatu zuenez, sei aztertzailek, plantillaren erdiak, destinoz aldatu ostean hutsik gelditutako plazak bete ez direlako daude egoera horretan. Trafiko Lurralde Zuzendaritzari eta espainiar Gobernuaren Ordezkariordetzari aztertzaile egonkorrak eskatu dizkiete. Administrazioaren utzikeria eta ardura faltaren ondorioz zain dauden ikasleen kopurua hazi eta hazi ari da.