2024 URT. 13 BEGIRADA Jagoba Arrasate, normala beharko lukeena normaltzen EUROPA PRESS Riad-en Bartzelonaren kontra jokatutako partiduaren ostean emandako prentsaurrekoan, Jagoba Arrasate Osasuna futbol taldeko entrenatzaileak euskaraz erantzun zion ETBko esatari Iosu Ganuzak gaztelaniaz zuzendu zion galderari. Kazetariak GARAri argitu dionez, TV3 hedabide katalanarekin elkar laguntzen aritu dira Saudi Arabiako hiriburuan, eta haiek eskatuta egin zuen galdera gaztelaniaz. Entrenatzailearen erantzuna bolo-bolo ibili da sare sozialetan, normala beharko lukeena, gaur-gaurkoz, normala izatetik urrun baitago.