GARA Euskal Herriko egunkaria

Elkarretaratzea, epai batek lanpostu bati profil elebiduna kendu diolako


Iragan abenduko epai batean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien hirugarren Epaitegiak profil elebiduna kendu zion Zizur Nagusiko Udaleko obretako langileen lanpostu bati. Ondorioz, euskalgintzak elkarretaratzera deitu du heldu den otsailaren 8an, 17.30ean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean.

Euskal Herrian Euskarazek ohartarazi bezala, epaiak aurrekari arriskutsua ezarri du: «Eremu misto deitzen dioten horretan euskaraz artatuak izateko eskubidea ukatzea, eremu ez-euskaldunarekin parekatuz». Erantzun sendo eta zabala emateko asmoz, euskaltzaleak batzen ari dira. Honakoak, besteak beste: EHE bera, Zizurko Euskara Taldea, Behatokia, Euskararen Defentsarako Sarea, ELA, LAB, Steilas, eta Zizur Nagusiko Geroa Bai eta EH Bildu.